XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibarreko lau elizak aldiz esku beretan eman zituzten eta Saint-Jaime ezarri bai gaintiarren, bai petiarren erretor.

Landibarreko erretorak, ordutik, bere egoitza behar zukeen ontsalaz Jondoni-Martinen, ibarraren erdi-erdian; ondikotz, eliza-inguruetan, etzen hortako on zitakeen etcherik; eta, bere familiarekin, Saint-Jaime jarri zen Behaune-Etcheberripean.

Gizagaizoari beraz, indarrak ttipitzearekin, handitu zioten karga eta hedatu alhorra.

Etzen oraino baitezpada zaharra: berrogoi-ta hamar bat urthe zituenaz geroz; bainan desterruan egona, nahigabe anhitz jasana, ja hautsia zen: Guillemarchand, Donaphaleutar gaztea eman zioten bikaritzat.

1818ko urtharrilaren 22an hil zen Saint-Jaime eta Behauneko eliza athetan zuten ehortzi.

Saint-Jaimeren bi lehen ondokoak, 1789tik 1800erainoko egun latzek utzi herechen ezereztatzeari bermatu beharrak ziren.

Desmasia gaitzak bazituen delako Matchinadak egina bai arimetan, bai elizetan: ainhitz munta zuen, lehen-bai-lehen, batzuen nola besteen suntsitzea.

Arimetako desmasien chuchentzea, bizkitartean, lehen: sail horri lothu zen bada, berehala, Guillemarchand eta jarraiki hogoi bat urthez (1818 1839).

Batzarre oneko eta bihotz handiko gizona zen; gozo eta ezti, herrian orok errotik maithatua zuten.

Jendearen biltzen bazakien beraz, eta, laster, erlisionea bazterrerat utzia zutenak, bere ontasunaz, ohiko urhatsetarat ekharri zituen.

Ondikotz, bihotzez bezain gorputzez nasai zen eta, Landibarreko harat-hunatehtzat, gantza soberakinak deus ez du balio.

Behaunetik, Jondoni-Martinerat; Jondoni-Martinetik, Jaundozterat; Jaundozteytik, Azkombegyrat, bi kintaleko gorphutz bat behar delarik erabili, eta, arduran, barurik, gizon baten higatzekoa bada, den indarrez dohatuena izan dadiela ere.